ARABAN INDUSTRIA LURZATI BATZUEN BALORAZIOA DOITZEA, GARAPEN AGENTZIA
Araba Garapen Agentziak erabaki du balorazio irizpide berria aplikatzea Arabako aldundiak industriarako instalazioak jartzeko eskaintzen dituen lurzatiei, eta beherantz doitu du bere balorazioa, batez beste % 26. Doiketa horren ondoren, foru sozietate publikoak sustatzen dituen industrialdeen prezioa 45 eta 65 €/m2 artekoa da, kokaleku geografikoaren arabera.
Araba Garapen Agentziak eta Arraia-Maeztuko Udalak hitzarmena izenpetu dute datozen bi urteetan zehar Tellazar industrialdea elkarrekin sustatzeko.
Akordioak, besteak beste, izango duten lankidetza jasotzen du, batez ere, poligono hartako industria pabiloi eta orubeak saldu eta sustatzeko, salerosteko edo alokatzeko, euren produktu katalogoan eta merkataritza sustapeneko tresnetan sartuz, hala nola web orrietan, katalogoetan eta GIS korporatiboan